Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Korporazio informazioa

Eskubideak

Gufeko zentroen erabiltzaileak

Zeintzuk dira haien eskubideak?

 

Gufeko erabiltzaileek eskubide hauek dituzte: 

1.    Tratu duina

Erabiltzaileak ez dira diskriminatuak izango sexua, arraza, erlijioa, ideologia edo beste gorabehera pertsonal edo sozialengatik.

2.     Nor bera izan

Gufek bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak errespetatuko ditu.

3.     Pribatutasuna eta intimitatea gorde

Erabiltzaileek bakarrik egon ahal izango dute hala nahi izanez gero, eta inork ez die galaraziko.

4.     Datu pertsonalak konfidentzialak izango dira

Erabiltzaileen datuak legearen arabera babestuko dira.

5.    Arreta osoa jaso

Beren ongizaterako behar duten guztia eskainiko die Gufek.Arreta jarraitua eta pertsonalizatua izango da.Bere beharrak ebaluatu ondoren,erabiltzaile bakoitzak arreta plan indibiduala izango du. Arreta planean erabiltzailearen parte hartzea eta sare naturaleko zaintzaileena kontuan izango da.

6.      Zentroko beren egoerari buruzko informazioa jaso,

ahoz eta idatziz

Informazioa ulergarria izango da. Erabiltzaileak informazioa ulertu ezin badu legezko ordezkariari emango zaio.

7.     Leku eroso eta atseginean bizi

Higienea, elikadura eta segurtasuna egokiak izango dira.

8.    Autonomia

Erabiltzaileak beren buruaren jabe dira jarduteko eta pentsatzeko eta kalkulatutako arriskuak ere hartu ahal izango dituzte.

 

9.  Harreman sozialei eta pertsonalei eutsi

Erabiltzaileek familiarekin eta inguruarekin dituzten harremanak bultzatuko dira, bisita erregimena ahalik eta zabalena izango da. 

Eskura izango dituzte komunikabideak eta kultur ekintzak; harremanak bultzatzeko eta denbora pasarako jarduerak egiteko aukera ere izango dute.

10. Zentroko antolamenduan eta funtzionamenduan parte hartu

Erabiltzaileek eta legezko ordezkariek erreklamazio, kexa edo iradokizunak nola aurkeztu jakingo dute. 

Era berean erantzuna jasotzeko eskubidea dute.

 

11. Kalitatezko zerbitzuak jaso

Eta horiek modu egokian funtzionatuko dute.

12. Zentroko zerbitzuak erabiltzeari utzi

Erabiltzaileak nahi duen momentuan.

13. Beren eskubideak ezagutu eta defendatu

Eskubideen defentsarako konfiantzazko norbait izendatu ahal dute. 

Dena den, Gufek ziurtatuko du hemen bildutako eskubideak betetzen direla.

 

Gora

© 2017 GUFE