Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Administrazio-kontratazioa

Ohiko Galderak

Zer da IFASen Lizitazio Elektronikorako Plataforma?

IFASen Lizitazio Elektronikorako Plataforma bitarteko elektronikoak erabiliz eskaintzak eta bestelako agiriak aurkeztea ahalbidetzen duen sistema da. Helburua segurtasunari, datuen konfidentzialtasunari eta eskaintzen sekretuari buruzko lege berme guztiekin kontratu publikoen lizitazioetan parte hartzea da.

IFASek plataforma honen bitartez, batetik, barneko kudeaketa arintzen du eta, bestetik, administrazio izapideak errazten ditu.

Lizitatzaileek lizitaziorako agiriak aurkez ditzakete, prozeduraren garapenari buruzko informazioa lor dezakete eta jakinarazpenak jasoko dituzte. Horiek guztiak bitarteko elektronikoak erabiliz egingo dituzte, joan-etorriak saihestuz.

Zer behar dut eskaintza elektronikoa aurkezteko?

IFASek onartutako ziurtagiri elektronikoa erabiltzea; pertsona juridikoaren edo enpresaburua ala pertsona eskaintzailearen ordezkaria edo ahalduna izanez gero, pertsona fisikoaren ziurtagiria izan daiteke.

Deskargatu eskaintzak aurkezteko aplikazioa eta lizitatu nahi den eskaintzaren “eskema”, kontratatzailearen profiletik. Gero, jarraitu eskaintzak elektronikoki aurkezteko argibideak.

Zer ziurtagiri elektroniko mota erabil daitezke?

IFASek onartzen dituen ziurtagiri elektroniko guztiak erabil daitezke. Lotura honetan ezaugarri teknikoak egiazta ditzakezu, onartutako ziurtagiri elektronikoak barne.

Eskaintzak elektronikoki bidaltzeko baimenen bat eskatu behar al dut?

Ez da baimen berezirik behar; nahikoa da lizitazioaren xede den kontratuari buruzko administrazio baldintza berezien agirian berariaz aipatzea eskaintzak elektronikoki aurkeztuko direla eta hala onartzen dela, eskaintzak aurkezteko aplikazioa deskargatzea eta sisteman ziurtagiri elektronikoarekin behar bezala identifikatzea.

Nola aurkezten dira eskaintzak elektronikoki?

Espediente bakoitzaren xehetasunean aukera bat aurkituko duzu eta, horri esker, eskaintzaren “eskema” deskarga daiteke. Bertan eskaintza prestatzeko informazio guztia dago. “Eskema” ireki dadin, eskaintza aurkezteko aplikazioak deskargatua egon behar du. Hala, plataforman konektatua egon gabe eskaintza prestatu ahal izango da.

Nork sinatzen ditu eskaintzak?

Askotan gertatzen da eskaintza egin eta bidaltzen duen pertsona ahaldun sinatzailearen berdina ez dela.

Plataformak sinatzaile bat aukeratzea eskatzen du eta horrek eskaintza bidaltzean erabili den sinaduraren ziurtagiri elektronikoarekin bat etorri behar du, baina ohiz jarduera hori ez du ahaldunak egiten.

Halakoetan, Legeak xedatutakoari jarraiki, nahitaez eskaintza elektronikoa lizitazioetarako enpresan ordezkaritza duten ahaldunek sinatuko dute. Beraz, bi aukera daude:

ABEEaren kasuan, eskaintza aurkeztean, enpresa buruak ABEEan parte hartzen duen enpresen zerrendari eta ABEEaren izenean eskaintza aurkeztuko duen pertsona ordezkariari alta emango zaie. Eskaintzan aurkeztutako dokumentazioa ABEEa osatzen duten enpresa guztiek sinatu beharko dute.

Zer gertatzen da enpresa batean eskaintzak aurkezteko ahaldun bakarraren sinadura baliozkoa ez denean eta modu mankomunatuan sinatu behar dutenean eta, ondorioz, bi edo ahaldun gehiagok sinatu behar dutenean?

Eskaintzak aurkezteko aplikazioak, eskaintzak erregistratu eta aurkezteko erabiltzen denak, ahaldun bat baino gehiago sartzen uzten du eta bakoitza bere ziurtagiriaz baliatuko da.

Noski, pertsona horiek kontratatzeko gaitasuna izango dute.

Agirien kopia digitalizatuak aurkez ditzaket?

Eskatzen den dokumentazioa enpresaren ahaldunak digitalki sinatua egongo da, lehentasunez, PDF formatuan.

Paperean dagoen dokumentazioa aurkeztu behar denean eta, ondorioz, digitalizatzea eskatzen duenean, ordezkariak bere sinadura elektronikoaren bitartez originalarekiko zehaztasuna bermatuz aurkez daiteke. Administrazioak kopien edukia alderatzea eska dezake eta salbuespenez partikular interesdunari agiri edo informazio originala aurkeztea eska diezaioke.

Nola egin eskaintza?

Lehenik eta behin, espedientearen xehetasunetik “eskema” deskargatu beharko da. Eskeman eskaintzari erantsi behar zaion informazioa konfiguratua egongo da. Eskaintza egin ahal izateko, eskema eskaintzak aurkezteko aplikazioarekin irekiko da. Horretarako, aldez aurretik deskargatua egon beharko du. Programa eskaintza egin ahal izateko informazioa adieraziz joango da.

Eskaintzak kontratatzailearen profilean zehaztutako epean aurkeztu beharko dira.

Noiz emango da eskaintza aurkeztutzat?

Eskaintza aurkeztutzat jotzeko, enpresa edo erakunde lizitatzaileak eskaintza egin, itxi eta elektronikoki sinatu beharko du, lizitazio elektronikorako plataformara bidaltzeaz gain. Hala, IFASen Erregistroan erregistratu izanaren frogagiria jasoko du.

Lizitatzailearen ekipoan eskaintza itxi arren, ez da bidalia egongo eta eskaintza plataformara bidali ez bada, hori ez aurkeztutzat joko da.

Eskaintzak asteko 7 egunetan 24 orduetan zehar aurkez daitezke; eskaintzak aurkezteko data eta ordua IFASen Erregistro Elektronikoan emandako frogagirian azaldutakoa izango da eta eskaintzen harrera amaitzeko unearekin bat etorriko da.

Eskaintzak bitarteko elektronikoak erabiliz bidaltzeko orduan, une bakarrean oso-osorik edo bi fasetan egin daiteke. Bigarren kasuan, lehenengo, eskaintzaren sinadura elektronikoa transmitituko da eta hartzen denean, ondorio guztietarako aurkeztutzat joko da. Gero, berez eskaintza bidaliko da gehienez 24 orduko epean. Adierazi epean bigarren bidalketa egiten ez bada, eskaintzari uko egin zaiola ulertuko da.

Lizitatzaileek eskaintza bi fasetan bidaltzea aukeratzen badute, adibidez, bere tamainaren ondorioz transmititzean zailtasunak, sarearekiko konexioen arazoak, etab. egongo direla uste delako, eskaintzaren marka digitala horren aurkezpen epea amaitu baino lehen bidaliko beharko da. Hala eta guztiz ere, 24 orduko epea izango da eskaintza bidaltzez amaitzeko.

Enpresa lizitatzaileak sinatu ostean, eskaintza bakoitzaren marka digitalari esker, enpresa lizitatzaileak bidali zuenetik edukia ez dela aldatu egiazta daiteke.

Fitxategia kaltetuta dagoelako ezin badaiteke eskaintzaren edukia lor, lizitatzailearen makinan automatikoki sortutako tokiko kopiarantz jo daiteke eta eskaintzaren marka digitala (hash) kontratazio organoak duenarekin bat datorrela egiaztatuko da.

Publizitaterik gabeko espediente negoziatuan parte hartzeko gonbita jaso badugu, zer egin behar da?

Ziurtagiri juridikoa (edo ordezkariarena) erabiliz, IFASen kontratatzailearen profilean sartu behar da. Horretan, lizitazioan parte hartzera gonbidatua izan den enpresaren IFZ agertuko da. “Nire lizitazioak” loturatik “Eskema” deskarga dezakegu, eskaintza aurkeztu ahal izateko. Hemendik aurrera lizitazio elektronikoaren beste edozein espediente motatan bezala jardun beharko da.

Nor sar daiteke nire datuetara?

Lizitazio elektronikoari begira, eskaintzak aurkezteko aplikazio informatikoak aurkezten diren datu guztiak enkriptatzen ditu, konfidentzialtasuna eta osotasuna babesteko. Bakarrik IFASek berariaz baimendutako langileek aurkeztutako datuak lortu ahal izango dituzte.

Datu pertsonalak tratamendu automatizatua izango dute eta IFASen datu pertsonalen fitxategietan sartuko dira. Beraz, bakarrik eta esklusiboki fitxategian deskribatutako helburuetarako erabiliko dira.

Nola lortu laguntza kontratazio prozesuan gorabeheraren bat gertatuz gero?

Sartu Euskarria atalean.

Gora

© 2018 GUFE

Ulerturta