Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Herritarren arreta

Erabiltzaileen eskubideak

64/2004 DEKRETUA, apirilaren 6koa, euskal autonomia erkidegoko gizarte zerbitzuetako erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen duena.

Gufe zentroetako erabiltzaileen eskubideak

Zentroen erabiltzaileen eskubideak:

  1. Euren duintasuna errespetatu, ez diskriminatu sexua, arraza, erlijioa, ideologia edo beste edozein gorabehera pertsonal edo sozialengatik.
  2. Diferentzia, erakundeak bere egin behar ditu erabiltzailearen banako ezaugarriak, eta behar pertsonalak artatu behar ditu errespeturik gehienarekin, zuzen eta ulermenez.
  3. Pribatutasuna eta intimitatea.
  4. Datu pertsonalak konfidentzialak izango dira, indarrean dagoen legearen arabera.
  5. Arreta integrala, jarraitua eta pertsonalizatua izatekoa, eskura dauden baliabideen kudeaketa eraginkorra eginda. Horretarako, dituzten beharrak ebaluatuko dira eta euren partehartzea kontuan izango da, baita laguntza sare naturaleko zaintzaileena ere. Behar horien arabera, arreta plan indibiduala egingo da.
  6. Eskubidea dute informazio ulergarria jasotzekoa, osoa eta jarraitua, ahoz eta idatziz, zentroko euren egoera pertsonalari buruz. Erabiltzaileak informazio hori jaso ezin badu, erabiltzaile horren legezko arduradunei emango zaie.
  7. Bizigarritasun, higiene, elikadura eta segurtasun baldintza onargarriak eskaintzekoa.
  8. Autonomia izatekoa, hau da, modu independentean aritu eta pentsatzekoa, baita kalkulatutako arrisku mailak hartzekoa ere.
  9. Zentroan barneratzeak beren harreman sozial eta pertzonaletan ahalik eta gutzien eragiteko eskubidea. Horretarako, familiarekiko eta inguruarekiko harremana erraztuko da (ahalik eta bisita erregimen zabalena izanda), komunikaziorako eta kulturarako bideak eta sistemak eskura izango dituzte eta gizarteko harremanak eta aisia entretenituta igarotzea ahalbideratzen duten jarduerak egiteko aukera izango dute.
  10. Zentroen antolamenduan eta funtzionamenduan parte hartzekoa, zuzenean edo ordezkarien bidez, eta erreklamazioak, kexak eta iradokizunak aurkezteko ohiko bideak ezagutzekoa eta erabiltzekoa. Era berean, erantzuna jasotzeko eskubidea dute. Eskubide hori familiek edo legezko ordezkariek ere badute.
  11. Kalitatezko zerbitzuak izatekoa eta horiek ongi funtzionatzekoa.
  12. Euren borondatez zerbitzuak erabiltzeari edo zentroan egoteari uztekoa.
  13. Euren eskubideak ezagutu eta defendatzekoa, euren kabuz edo idatziz konfiantzazko norbait horretarako izendatuta. Dena dela, gufek zainduko eta babestuko du hor jasotako eskubideak betetzen direla.

 

Ikusi informazioa hau Irakurketa Errazean

Gora

© 2017 GUFE