Nortzuk gara?
Erakunde bat gara
eta Bizkaiko Foru Aldundiko
Gizarte Ekintza Sailerako egiten dugu lan.
Gizarte Ekintza Sailak esaten digu
nori eskaini arreta.
Zaintzen ditugun pertsonek
arreta handia behar ohi dute.
Arreta integrala eskaintzen dugu.
Pertsona batek ongizaterako behar duen guztiaz arduratzen gara.
Gure zentroetako erabiltzaile eta familiakoei era
askotako laguntzak eskaintzen dizkiegu.
Behar handienak dituzten pertsonak zainduz,
bizkaitarrak hobeto bizi daitezen laguntzen ari gara.
Zer izan nahi dugu?
Beti prest egon nahi dugu Gizarte Ekintza Sailak agintzen dizkigun lanak egiteko
eta ondo baino hobeto egin nahi ditugu.
Gure zentroetan bizi diren pertsonek
beren zoriontasunerako lan egiten dugula
sentitzea nahi dugu .
Bizkaitarrek gu ezagutzea nahi dugu :
profesional onak direlako;
atseginak eta hurbilak, trebakuntza eta esperientziadunak.