Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Korporazio informazioa

Sistema martxan jarri aurreko pausoak

 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera, beharrezkoa da Herri Administrazioarekin egindako kontratuen, zerbitzuen eta horniduren fakturak (5.000eurotik gorakoak) elektronikoak izatea. Hori dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak faktura elektronikoak sortzeko baliabiderik ez duten hornitzaileen eskura jarri du erabilera errazeko aplikazio bat. Aplikazio hori jaitsi ahal da Bizkaiko Foru Aldundiko web orrian, Ogasuna eta Finantzak sailean, helbide honetan:

Ikusi web orria

Lehengo pausoa eta ezinbestekoa da ziurtagiri digitala lortzea, onarpena duen erakunde batek emana; horren bidez sinatuko duzu.

Bizkaiko Foru Aldundiko web orrian duzu Gufek onartzen dituen sinadura elektronikoaren ziurtagiria ematen duten erakundeen zerrenda, honako helbide honetan:

Ikusi web orria

Aplikazio hori jaitsi nahi baduzu, sartu helbide honetan:

Ikusi web orria

Aplikazioa jaisterakoan sor litezkeen arazoak eta zalantzak argitzeko deitu IZENPEra, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek bultzatutako Ziurtapen eta Zerbitzu Enpresa:

.- 902 542 542

.- 945 01 62 90

Gora

© 2017 GUFE