Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Elorrio, Estatuko lehen zentro publikoa Libera-Care Arauaren III. Fasearen ziurtagiria jasotzen duena, "euskarri fisikoak murriztekoa"

2015/01/22

III. Fasearen ziurtagiriak egiaztatzen du: “erakundea seguru sentitzen da, euskarririk ez duela behar sentitzen du eta euskarririk ez erabiltzeko mentalitatearekin alternatibak bilatzen ditu”.

Gizarte Ekintzako foru diputatu Pilar Ardanzak; Gufeko gerente Jon Etxebarriak eta Zentroko zuzendari Esther Arzak, Cuidados Dignos Fundazioaren lehendakaria den Ana Urrutiak emandako ziurtagiria jaso zuten.

Sistemaren ezarpen-aldian gertaerak murriztu egin dira erabiltzaileen kasuan. Programa 2012ko azaroan abiatu zen eta hasieran 27 pertsonak erabiltzen zituzten euskarriak; 2013an 13ra jaitsi zen kopurua. 2014an pertsona batek baino ez zuen euskarririk. Erorketak gutxitu egin dira: 2013an 32 izatetik 2014an 26 izatera.

Gainera, Esther Arzak aipatu zuen, gune fisikoa erabiltzaileen behar berrietara egokitzeko, eraikinean eta kanpoko aldean berritze lanak egin direla, ekipamendu berria jarri  eta instalazioak egokitu.

Pilar Ardanzak erabiltzaileak agurtu eta langileak zoriondu egin zituen egindako lanagatik eta lortutako emaitzengatik. Era berean Pertsonengan Oinarritutako Arretaren ereduarekin jarraitzeko animatu zituen, aurrerantzean ere, jardun  onak egiaztatuz.

Zentroaren ibilbidean egun berezi hau ospatzeko festa antolatu zuten, musika eta guzti eta bertan erabiltzaileak, familiak eta langileak hartu zuten parte.

Ikusi argazkiak

 

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta