Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Arartekoak krisiak haurrengan duen eraginaz ohartarazteko eskatu du

2013/02/19

Arartekoak krisiak haurrengan dituen eraginei buruzko txostena aurkeztu du.

 Gaur egungo krisiak herritarren bizi baldintzetan eta pobrezia tasetan eragina dauka, baina eragin hau ez da berdina izan herritar guztientzat.  Haurren taldea pobrezia eta gizarte bazterketa pairatzeko arrisku gehien duenetako bat da, haren mendekotasun ekonomikoa, soziala, parte-hartzailea, legala eta politikoa dela-eta.

Egin den azterlana Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Bulegoak zuzenduta dago eta guztira 58 adierazle jorratzen ditu, 7 eremutan taldekatuak, azken urtekoetan krisi ekonomikoak EAEko haurren ekonomia- eta gizarte-arloko eskubideen baliatzeari zuzenean nola eragiten dion agerian jartzen dutenak.

Azterlanetik, besteak beste,  honako datu hauek atera daitezke:

  • 15 urtetik beherako 35.000 haur baino gehixeago (% 11,7) euren oinarrizko premiak ase ezin izateko arriskuan dauden familietan bizi dira. Krisia hasi zenetik, arriskuan dauden adingabeen kopuruak % 2,6 egin du gora. 

  • Beste lurralde eremuetako datuekin zuzenean parekatzeko aukera eskaintzen duten adierazleek azaltzen dutenez, EAEn pobrezia larriko egoeretarako ezarritako atalasetik (batez bestekoaren % 40) beherako diru-sarrerak dituzten familietan bizi diren 15 urtetik beherakoen proportzioa % 3,5etik % 6,2ra pasa da 2008tik 2012ra. Pobrezia erlatiboko tasak (batez bestekoaren % 60ko atalasea kontuan hartzen duena) estatuko (% 25,9) batez bestekotik dezente beherago dagoen balioa dauka, baina 15 urtetik beherako herritarren %16,1i eragiten dio une honetan.
  • Adingabeak dituzten familietako batzuek pobreziarako arrisku berezia dute: guraso bakarreko familiak, atzerriko nazionalitatea duen pertsona baten mendeko familiak, kualifikazio baxuko edo 35 urtetik beherako burua duten familiak.
  • Herritarren ia % 17 premia biziko gastuak murriztu behar izan dituzten familietan bizi da, duela 4 urte baino pertsona kopuru bikoitza.
  • 2008az geroztik ia bikoiztu egin da bigarren eskuko jantziak erabili dituzten pertsonen ehunekoa.
  • Euskal etxeetako ia % 17 zailtasunez edo zailtasun handiz heltzen dira hilabete amaierara; 2011n, 10 familietatik 2k ezin zieten ustekabeko gastuei aurre egin, urtebete lehenago baino ia % 2 kasu gehiago.
  • Herritarren % 12,9 senideei, lagunei edo erakundeei dirua eskatu behar izan dieten familietan bizi da, 2008aren kopuru bikoitza.
  • Ordaindu gabeko jabetzako etxebizitza duten 10 familietatik ia 3k harekin loturiko gastuetarako diru-sarreren % 30 baino gehiago bideratzen dute eta alokairuan bizi diren 10etatik 6 egoera berean daude.
  • Herritarren % 5,9k etxebizitzarekin loturiko gastuen ordainketak burutu ez izanagatik edo atzeratu izanagatik arazoak ditu.
  • Familien % 8 inguruk kide aktibo guztiak langabezian ditu.
  • Gutxienez 2 egunetan behin proteinak dituen janariren bat izateko aukera ez duten familien ehunekoak gora egin du.
  • Egun arte, diru-sarrerak bermatzeko errentaren sistemak EAEko pobrezia-tasak eusten aldeko eragina izan duela dirudi.

Gabezia materialen ondorioz, haurrak etorkizuneko desabantaila eta zaurkortasun egoeran daude, euren gara hezkuntza, gizarte eta laneko garapenean eragina izan dezakeena. Horregatik, ezinbestekoa da haurrak kontuan hartzea gure gizarteak pairatzen dituen erronken aurrean erabakiak hartzerakoan.

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta