Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioako erabiltzaileek San Mames Barria bisitatu zuten

2018/03/27

Leioako erabiltzaile talde batek egun ederra eman zuen San Mames zelaiaren instalazioak bisitatzen.

San Mameseko tourrean museoa ezagutu zuten. Bertan, Athleticen historiaren berri jaso zuten bere objektuen eta protagonisten bidez.

Bisita osatzeko, ibilbide gidatu bat egin zuten zelaiaren barrunbeetan zehar, lau geltokitan banatuta: joko-zelaia, prentsa-aretoa, aldagelak eta Ohorezko Palkoa.

Emozioz beteriko une bat izan zen txangoan, bisitariak aldageletako tunel gorri hunkigarrian zehar zelaira joan zirenean.

Bisita gorri-zuria bukatzeko, aperitibo bat hartu zuten estadioaren kafetegi berrian.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2018 GUFE

Ulerturta