Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Lantegi Batuak fundazioak egindako pintura erakusketa, Lurgorrin

2014/06/09

Lurgorri Eguneko Zentroak, Lantegi Batuak-eko erabiltzaileek egindako pintura erakusketa, antolatu zuen.

Erakusketak hainbat gai bildu zituen: autorretratuak, panpinak, margo abstraktuak edo Picassoren Gernikaren erreprodukzioak, “Picasso nire buruan”.

Erakusketara joan zirenek aukera izan zuten artisten esperientzia zuzenean ezagutzeko; izan ere, koadroak sortzeko eta egiteko prozesua nolakoa izan zen kontatu zieten.

Topaketa hau dela eta, Lurgorrik eta Lantegi Batuak-ek elkarlaneko proiektua hasi dute; helburua datozen hilabeteetan bien arteko erakusketa antolatzea izango da.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta