Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek Gabonak ospatu ditu

2017/12/21

Gabonetako jarduera nagusiak familiekin festa bat, eta Olentzeroren bisita izan ziren.

Familiek tailerrak bisitatu zituzten, eta erabiltzaileek nola parte hartzen zuten ikusi ahal izan zuten. Geroago, tailer batean egindako hamaiketakoa jan zuten; baita azoka bisitatu ere, bertan, urtean zehar egindako eskulanak ikusi zituzten.

Olentzeroren bisitak lagun ezkutuaren opari ugari ekarri zuen. Opariak zabaltzean, oso giro ona, urduritasuna eta ilusio handia egon zen. Festa hamaiketako eta Gabon kantekin bukatu zen.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2018 GUFE