Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Arangoya Ikastetxeko ikasle talde batek Zubiete bisitatu zuen

2014/04/02

Ikasle talde batek, irakasle eta zentroko zuzendariarekin, Zubiete Laguntza Zentroa bisitatu zuen.

Arangoya ikastetxean Haur Hezkuntzan Goi Mailako Teknikari Zikloa eskaintzen da.

Bisitan, zentroko zuzendaria den Miguel Solisek Autismo Espektroaren Nahasmenduen eta Garapenaren Nahasmendu Orokorren oinarrizko kontzeptuak azaldu zizkien.

Geroxeago, zentroa ezagutzeko eta erabiltzaileek Ekintza Zentroan banako programak nola garatzen dituzten ikusteko aukera izan zuten.

Ikasle taldeak bisitari buruz egindako balorazioa oso ona izan da. Aurtengo ikastaroan egindako topaketarik interesgarrienetariko bat izan dela azpimarratu zuten.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta