Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Errekaldek 2. Euskal Jaia ospatu zuen

2014/06/16

Errekaldek, desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko Zerbitzuko Gufeko zentroekin batera, Euskal Jaiaren bigarren edizioa ospatu zuen.

 

Jokoak, tortila txapelketa eta euskal dantzak izan ziren osagai nagusiak lagunarteko jai ikusgarri honetan.

Erabiltzaileek parte hartzeko aukera izan zuten ikatz- jokoan, bola-jokoan, soka-tiran eta Gargantuarekin egindako igel-tokan.

Tortilla txapelketan zentroek tortilla bana egin zuten. Tortilla guztiak sarituak izan ziren Errekaldeko erabiltzaileek egindako pinturekin. Sariak banatzeko Pablo Orbaiz, Athleticeko jokalaria eta Koldo Aguirre eta Jose Mª Argoitia jokalari ohien laguntza izan zuten.

Jaian beste gonbidatu batzuk ere izan ziren: Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua; Lander Aiarza, Derioko alkatea eta Jon Etxebarria, Gufeko gerentea.

Euskal jaia herri-dantzekin amaitu zen eta zentroko profesionalek “zazpi jauzi” eta “agintariena” dantzatu zituzten erabiltzaileekin.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta