Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Halloween festa Zubieten

2012/11/05

Zubietekoek Halloween eguneko ospakizunean ikara zabaldu zuten Gordexolako kaleetan.

 Astean zehar zentroa apaintzeko prestaketa-lanak egin zituzten. Kalabaza girlandak, saguzarrak eta mamuak diseinatu zituzten, eta dekoratu beldurgarria lortu zuten.

Mozorrotzeko kamiseta zaharrak apurtu eta, benetan, beldurra sortzeko moduan margotu zituzten.

Azkenengo tokea makillajearekin etorri zen. Aurpegia margotzeko (face painting) tailer bat antolatu zuten eta ikasi zutenarekin efektu harrigarriak lortu zituzten.

Ondoko argazkietan ikus daiteke ikuskizuna zein izugarria izan zen.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta