Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zubiete Laguntza Zentroak irailari amaiera eman dio paella bat eta zenbait txango antolatzen

2016/10/10

Udari agur esateko, zenbait jarduera antolatu zuten.

Azken urteetako ohiturarekin jarraitzeko, Miguel Solis zuzendariak, erabiltzaileek lagunduta, paella bat egin zuen. Horren inguruan,  zentroko profesional guztiak eta erabiltzaileak bildu ziren.

Irailaren 26an, San Kosme eta Gordexolako San Damian jaieguneko erromerian parte hartu zuten. Erromeria horretan txosnak eraikitzen dituzte, eta horietako batzuk saritu egiten dituzte. Udaletxeak festa ospatzen den atsedenlekura joateko, garraioa dohainik jartzen du, eta Zubieteko erabiltzaileentzat  autobus berezia jarri zuen.

Azkenik, Zallako Gangas Eguna bisitatu zuten. Hau da Enkarterriko azokarik garrantzitsuena. Bertan, aukera izan zuten tokiko produktu gozoak dastatzeko.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2018 GUFE

Ulerturta