Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

2013-2016 Haur eta nerabeei buruzko II. Plan Estrategiko Nazionala onartu da

2013/05/06

Haur eta nerabeei buruzko II. Plan Estrategiko Nazionala (II PENIA) Administrazio Publikoen guztien arteko lankidetza markoa da, bai Administrazio Orokorra bai Autonomikoa zein Tokikoa, beste zenbait gizarte-eragilerekin batera.

II PENIAren helburu nagusia haur eta nerabeen eskubideak bermatzeko urratsak ematea da, baina baita betebehar eta erantzukizunen arloan ere.

Plan Estrategikoa egiteko prozesua parte-hartzailea izan da; bertan administrazio publiko autonomikoek, tokikoek, estatukoek eta haurren arloko GKE nagusiek, egon diren bileretan edo organo aholku-emaileen bidez, parte hartu dute. Era berean, haur eta nerabeen parte-hartzea ezinbestekotzat hartu da aurreko plana ebaluatzeko eta beharrizanak betetzeko zein eskubideak bermatzeko neurriak proposatzeko ere.

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta