Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Errekaldek Euskal-jaia antolatu du eta bertan Urduņak, Lusak, Zubietek, Bekoetxek, Lurgorrik eta Zumelegik ere hartu dute parte

2013/06/14

Hasteko, Errekaldeko neska-mutilek gainontzeko zentroei harrera egin zieten txalaparta doinuez.

Ondoren, eta gosea egiteko, Euskal-kiroletako probak antolatu zituzten. Parte-hartzaileek ondo baino hobeto pasatu zuten soka-tiran, igel-tokan, bola-jokoan, ikatzean eta abarrean jolasten.

Jarraian, zentro bakoitzak txapelketarako tortilla bat prestatu zuen. Iñaki Iza pilotariak eta Jose Angel Iribarrek, “makalak” izan zuten trofeoak emateko ardura. Oraingo honetan, saria eskuz egindako eta “Errekalde” deitutako euskal panpina polita zen. Festan Iñigo Pombo, Gizarte Politiketako sailburuordea; Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua; Sergio Murillo, Gizarte Ekintza Saileko Pertsonen Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunari Arreta Eskaintzeko zuzendari nagusia; Jon Etxebarria, Gufeko gerentea eta Lander Aiarza, Derioko alkatea ere izan ziren.

Bukatzeko herri-bazkaria egin zen. Jateko tortillak eta Errekaldeko langileek egindako entsaladilla izan ziren.

Agurtzeko, Zentroko langileek, baserritar jantziekin, gonbidatu guztiei Agurra dantzatu zieten.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta