Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioa Laguntza Zentroak Gufeko zentroen arteko 2012ko Boccia txapelketa antolatu zuen

2012/12/11

Azaroaren 30ean Gufeko zentroen arteko 2012ko Boccia txapelketa antolatu zen Leioa Laguntza Zentroan. Leioa, Bekoetxe eta Lurgorriko taldeak hartu zuten parte.

Boccia petanka antzeko jokoa da, desgaitasuna duten pertsonentzat egokituta. Grezia Zaharrean du jatorria eta 70eko hamarkadan Europako iparraldeko herrietan berreskuratu egin zuten.

Leioako taldean 8 partaide egon ziren: Alberto Mesonero, Ignacia Hernández, Rosa Obregón, Agustín Castro, Santiago Escolar, Valentín Macías, Josefa Pérez eta Fernando Beltrán. Taldearen entrenatzaileak, María González eta Ainare Etxebarria terapeutak dira.

Talde txapelduna Bekoetxe Laguntza Zentroko bikote bat izan zen.

Ikusleek zein parte hartzaileek,  Leioa zentroan hain berria den jarduera honekin oso ondo pasatu zuten.

Egunari bukaera emateko, parte hartzaileek bazkaria egin zuten.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta