Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

SEHERek ( Sociedad Española de Heridas) antolatutako III. kongresuan Angel Cuestak, Gallarta Laguntza Zentroko erizainak, nabarmentzeko moduko parte-hartzea izan du

2013/12/03

“ABC de la nutrición en heridas crónicas” izeneko txostenarekin hartu du parte Angel Cuestak, Toledon, azaroaren 21etik 23ra antolatu den SEHER 2013 kongresuan.

Txostenaren mamia honakoa izan da: desnutrizio egoerak presioagatiko ultzerak eta zauri kronikoak  agertzean duen garrantzia, eta diziplina anitzeko tratamenduetan, nutrizio arloan, erantsi beharreko jarraibideak.

Txostenaren zergatiari buruz galdetuta, nahiz eta nutrizio egokia garrantzizko faktoretzat hartzen den, Angel Cuestak uste du zauri kronikoak sendatzeko prozesuan ez dela nutrizio arloko jarraibiderik hartzen.

Kongresu honetan parte hartzeaz aparte, Angel Cuestak zenbait artikulu argitaratu ditu nutrizio kliniko aldizkarietan eta mintegiak eman ditu Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintza Eskolan.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta