Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Leioa Laguntza Zentroak Boinas La Encartada museoa bisitatu zuen

2013/10/30

Leioa Laguntza Zentroko zenbait erabiltzailek aparteko eguna igaro zuten Boinas La Encartada museoan.

Boinas La Encartada artilezko produktuak ekoizten zituen lantegia izan zen, 1892. urtean sortu zenetik 1992. urtean itxi zuten arte. Multzo industrial hau zaharberritua izan da, euskal ehungintzaren adierazgarri den museoa sortzeko.

Leioako erabiltzaileek egindako bisitaren hasieran sarrera-bideo bat ikusi zuten eta bertan antzinako langileek lantegiko lana nolakoa zen azaltzen zuten.

Ondoren, arduradunaren etxebizitza bisitatu zuten, 1892. urtean egindakoa.

Ibilbidea bukatzeko museo-lantegia ikusi zuten. Hemen, honako atal hauetako makineria ikus daiteke: kardatze eta  harilkatze atala, txapelak egiteko ehuna, saretzea…

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta