Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxek ISO 9001:2008 berritzeko auditoria gainditu du egoki asko

2013/02/27

AENORreko auditoreen iritzian Bekoetxe Kudeatzeko Sistema ezarrita dago, Arauaren baldintzak betetzen ditu eta etengabeko hobekuntzara bideratuta dago. Alde indartsuen artean erabiltzaileen eta familien gogobetetze inkestetan ateratako emaitzak nabarmendu dira.

Auditoria horretan zentroko prozesu espezifiko guztiez gain, Gufeko prozesu orokorrak ere aztertu dira, esaterako, kontratazio administratiboa, trebakuntza eta erabiltzaileari arreta.

ISO 9001:2008aren hedadura hau da: eguneko zentroan, hartutako kalte zerebralaren ondoriozko ezintasuna duten pertsonei zerbitzu sozio-sanitarioak eta lan munduan sartzeko laguntza ematea.

Zoriontzekoa da Bekoetxeko profesionalek jaso duten aitorpena bere lan onagatik, profesionaltasunagatik eta erabiltzaileekin eta familiekin izan duten konpromisoagatik.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta