Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Elorrio Laguntza Zentroa, lehen zentro publikoa lotura murriztaileen kontrolerako eta kudeaketarako Libera-Ger Araua ezartzen

2013/02/20

Elorrio Laguntza Zentroa, Zainketa Duinen Fundazioaren laguntzarekin, Estatuan lehen zentro publikoa da erabiltzaileen zaintzarako lotura murriztaileen kontrol eta kudeaketarako Libera-Ger Araua ezartzen.

Libera-Ger Arauak mendetasuna duten pertsonen zainketa hobetzea du helburu; horretarako, errespetuan, etikan, banako arretan eta kudeaketaren kalitatean oinarritzen da. Arau honek jarraibideak ematen ditu lotura murriztaileen kudeaketa egokia bermatzeko eta loturak kentzeko aukera baloratzeko, betiere, mendetasuna duen pertsonaren seguritatea kontuan hartuta.

Elorrio Zentroak Araua bere ezaugarri eta beharrizanetara egokituko du. Araua zentroan ezartzeko, formazioa eta orientazioa emango dion Zainketa Duinen Fundazioko kanpo-talde baten laguntza izango du.

 

Argibide gehiago

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta