Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Elorrioko erabiltzaileek eta herriko gazteek belaunaldi arteko proiektu batean hartu zuten parte

2018/03/26

“Sormening nagusiekin” proiektuaren bitartez, gazteek eta adinekoek elkartzeko, elkar ezagutzeko eta harremanetan jartzeko modu berriak sortzeko espazio bat eratzen dute, hainbat proposamen plastiko erabilita.

Sormeningaren helburua sorkuntza lanaz gozatzea, esku-trebetasunean eta adierazpen artistiko zein plastikoan sakontzea, sentimenduak adierazten laguntzea eta talde-lanean partekatzea eta parte hartzea da.

Oraingo honetan Elorrioko gazteak Zentrora hurbildu ziren eta, 6 jardunalditan, elkarrekin ekintza plastiko bat egin zuten.

Topaketak aukera eman zien jardueraz gozatu bitartean elkar ezagutzeko eta esperientziak trukatzeko.

Ikusi argazkiak

Ikusi bideoa

Itzuli

© 2018 GUFE

Ulerturta