Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Birjinetxek barreterapia jardunaldiak antolatzen ditu erabiltzaile eta senideentzat

2018/04/11

Adolfo Ballesterosek, zentroko erizainak, parte hartu nahi duten erabiltzaile eta senideentzat saio irekiak antolatzen ditu.

Adolfok azaldu digu barreterapia-saio bakoitzaren lehentasuna une alai eta dibertigarria pasatzea dela, eta horrek, era berean, barre boteretsu batekin bat egiten lagunduko digula. Barrea  gorputzarentzat amaigabeko onura iturri, mental, emozional eta espirituala da.

Barreterapia, barrearen bitartez, onura mentalak eta emozionalak bultzatzeko teknika da. Saioak taldeka egitean datza, pertsonatik pertsonara ematen den eragina aprobetxatuz. Horrela, taldearen eraginak normalean barrerik egingo ez luketen pertsonak estimulatzen ditu.

Saio bakoitzean barrearen aspektu bat eta bere onurak  azaltzen dira. Saioetan, Adolfok aukeratutako gaiari buruzko sarrera bat egiten du, eta gero jolas edo dinamikak egiten dituzte. Saioak ipuin batekin bukatzen dira, eta horren helburua da parte hartzaileentzat hausnarketa gisa balio izatea. Barrearen eraginak giro lasai eta alaia sortzen du, hori oso onuragarria da pertsonentzat.

Partaideek asko gozatzen dute jarduera honekin, haien arazoetatik urruntzen laguntzen die, eta haien egunerokoan lagungarri zaizkien tresnak eskaintzen dizkie.

Adolfok barreterapiaren harrera ona komentatzen digu, eta partaideek nabaritu dituzten aldaketa positiboak azpimarratzen ditu, baita berak saioak zuzentzen jasotzen duen gratifikazio pertsonala ere.

Komentatu zigun, esaterako, Birjinetxeko erabiltzaile batek esan ziola ez zuela hango egonaldia inoz ahaztuko, barreterapia sekulako ekarpena izan delako bere bizitzan.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2018 GUFE

Ulerturta