Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zubiete Laguntza Zentroak Gordexolako San Andres azokan parte hartu zuen

2012/12/03

Pasa den igandean, Gordexolan ospatu zen, urtero bezala, San Andres azoka.

 Artisautza azokan Zubieteko erabiltzaileek saltokia jarri zuten, bertan haiek egindako eskulanak saltzeko.

Askotariko gauzak izan ziren: eskumuturrekoak, giltzatakoak, akuarelak, platerak eta beste apaingarri batzuk.

Salmenta arrakastatsua izan zen, izan ere, bisita gehien izan zuen saltokia izan zen.

Batutako diruarekin Gabonetako irteera antolatuko dute eta geratzen denarekin material berriak erosiko dituzte hurrengo azokarako eskulanak egiteko.

Erabiltzaileek eskulanak saltzeaz gain, azokan buelta bat eman  eta indarrak berreskuratzeko taloa jan zuten.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta