Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegi Laguntza Zentroak 25. urteurrena ospatzen du

2013/10/23

25. urteurreneko jaiak aukera eman zien erabiltzaile, senide eta Gufeko profesionalei momentu goxoak partekatu eta gogoratzeko.
 
 Ospakizun honetarako kamiseta dotorea diseinatu zuten,  erabiltzaileek eta zentroko profesionalek eraman dezaten.

Gonbidatutakoei harrera egiteko Elena Urigüenek, Zumelegiko zuzendariak eta Jon Etxebarriak, Gufeko gerenteak hitz egin zuten.

Ondoren, parte hartzaile guztien artean ““txantxibiri, txantxibiri gabiltzanian”, abestu zuten trikitrixa eta panderoaren soinu biziek lagunduta.

Eguraldi ona aprobetxatuz, luncha lorategian antolatu zen eta han erabiltzaileek eskulan tailerrean egindako loreak banatu ziren.

Arrastian, txokolatada izan zen Oliver Magoaren magiaren laguntzarekin.

Egun osoan erakusgai izan ziren eskulanak eta argazki erakusketa. Horren bidez, 25 urtean zehar zentroan egondako pertsonak eta momentuak gogoratzeko aukera izan zuten.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta