Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxeko talde batek Yandiola Jatetxea bisitatu zuen

2018/03/20

Yandiola jatetxearen chef-aren gonbidapena jaso ondoren, Ricardo Perezena hain zuzen ere, erabiltzaile talde bat Bilboko jatetxe ospetsu hau ezagutzera hurbildu zen.

Bisitarekin asko disfrutatu zuten oso ondo tratatuak izan zirelako. Sukaldea ezagutzeko aukera izan zuten eta su eta lapikoen artean, haren funtzionamendua azaldu zieten.

Terraza ere bisitatu zuten, Alhondigako azkenengo solairuan; eta bukatzeko, jan-aurreko gozoa eskaini zieten jatetxearen aldean.

Txangoan denetarik egin zuten, eta oroitzapen gozoarekin geratu ziren.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2018 GUFE

Ulerturta