Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Gufek Martxoaren 8a ospatzen du zenbait ekintza eginez zentroetan

2013/03/08

Bere helburua berdintasunaren alde borrokan egin duten eta egiten duten emakumeekin bat egitea da.

 1857ko martxoaren 8an, jasan behar zituzten lan baldintza miserableen aurka, ehungintzako emakume langileek aurrekaririk gabeko protesta egin zuten New Yorken, auzo aberatsenak zeharkatuta. Baina Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizun modernoa markatu zuen gertakaria 1911ko martxoaren 25ean izandako Triangle Shirtwaist lantegiaren sutea izan zen.

Lanaldi neurrigabeez eta soldata urriez gogaituta, emakumeek greba eta borroka-egun batzuk egin zituzten euren baldintzak hobetzeko.

Aldarrikapen horiek egin eta aste batzuk geroago, langileak euren lanaldia amaitzear zeudela, lantegiak sua hartu zuen. Sutearen ondorioz 146 emakume hil ziren. Tragedia haren arrazoia emakumeak suakhartutako eraikinetik irten ezinda geratu zirela izan zen, lantegiko arduradunek eskaileretako eta irteerako ate guztiak itxi zituztelako.

Bi urte geroago, Kopenhagen (Danimarka) Emakumeen Nazioarteko Bigarren Biltzarrean 100 emakumek baino gehiagok onartu zuten martxoaren 8 Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izendatzea.

Egun, martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Eguna lortutako aurrerakadei buruz gogoeta egiteko aukera da, aldaketak exijitzeko eta berebiziko zeregina bete duten emakume askoren ausardia eta irmotasuna ospatzeko aukera. Asko dira lorpenak, baina ezin dugu ahaztu luzea dela gizarte osoak egin behar duen bidea.

Gufetik berdintasunaren alde borrokan egin duten eta egiten duten emakumeekin bat egin nahi dugu, hori dela eta, jarduera hauek egin ditugu martxoaren 8a ospatzeko:

  • Banner bat jarri dugu martxoaren 4tik 8ra arteko astean bidali ditugun mezu elektroniko guztietan.
  • Martxoaren 8 oroitzeko gutuna edo mezu elektronikoa langile guztiei.
  • Zerbitzu Zentraletan, Fueros Etxebizitzan, Basauri Etxebizitzan eta Loiu-Udaloste Laguntza Zentroan panel bat jarri da, langileek, erabiltzaileek eta familiakoek post-itak jartzeko, esaldi baten bidez adieraz dezaten zer dakarkien burura martxoaren 8ak.
  •    Behin idatzitako esaldiak jasota, horma-irudi bat egingo da, eta martxoaren 18ko astean gainontzeko zentro eta etxebizitzetan jarriko da, erabiltzaileak eta familiak genero berdintasunean sentsibilizatzeko.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta