Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Birjinetxeko UDADeko erabiltzaileek jardueraz beteriko udaz gozatzen dute

2013/09/06

UDADeko erabiltzaileek positiboki baloratu dituzte uda honetarako antolatutako jarduerak. Hainbat irteera mota egin dituzte: museoak bisitatu dituzte, txangoak egin dituzte mendira eta hondartzara, eta herriko jaietan hartu dute parte.

Adibidez, Casilda Iturrizar parkean, La Caixak antolatutako “El Bosque” erakusketa ibiltaria bisitatu zuten. Beste egun batean, metroz joan ziren Bilboko Areatzara, garraio publikoa erabiltzen trebatzeko. Erandion dagoen Akarlanda jolas parkean bazkaria egin zuten; horretarako, entsaladilla errusiarra egiteko osagai guztiak eraman zituzten. Ereaga hondartzan, bainua hartzeko egun batez gozatu zuten, Bidaideak erakundeak bultzatzen duen “Hondartza denontzat” programari esker. Programa horretako monitoreek laguntza teknikoak eskaini zizkieten hondartzan eta uretan erabiltzeko. Horrez gainera, Begoñako Andra Mariren erromerian hartu zuten parte eta Bilboko Aste Nagusian izan ziren “Los Bocheros” taldeak jotako bilbainadak entzuten eta abesten. 

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta