Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Aurtengo Bekoetxeko pintxo txapelketa pelikuletakoa izan zen

2013/06/27

Epaimahaikoek, Maribel Salasek, Arantza Urangak eta Isabel Gonzalezek, pintxoak ez ezik, jantziak eta taldearen aurkezpena ere baloratu behar izan zituzten.

Lusakoek aurkezpenik bitxienetariko bat egin zuten, “Harry Potter” gai hartuta, “txampipotter” izeneko pintxoa aurkeztu zuten.

Birjinetxek aukeratutako gaia “Txokolate fabrika” izan zen eta Errekaldek “Garfio kapitaina” izeneko pintxoa egin zuen. Udalostek aurkeztutako “Amona” pintxoak apaltasunaren saria jaso zuen.

Bekoetxek, zentro anfitrioiak, guztiak zur eta lur utzi zituen “huevos de oro” pintxoarekin.

Epaimahaiak erabakia hartzen zuen bitartean, Nesma Rabat dantzariak ekialdeko dantzen ikuskizuna eskaini zuen eta kolorez bete zuen Bekoetxeko X. pintxo txapelketa hau.

Epaimahaikideek eta Pilar Ardanza Gizarte Ekintzako Foru Diputatuak banatu zituzten trofeo bitxiak, zurez egindako sukaldeko labanak.

Argibide gehiago dokumentuan

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta