Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Legezko abisua

ifas.bizkaia.eus webgunearen eta bertako edukien (testuak, irudiak, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, software-a) jabetza industrial eta intelektualeko eskubide guztiak GUKE-nak dira.

Erabiltzaileak elementu guztiak bistaratu ahal izango ditu, baita inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta bere ordenagailuko disko gogorrean edo beste edozein euskarri fisikotan gorde ere; baldin eta jatorrizko testuingurua errespetatzen bada eta edukiak aldatzen ez badira.

Datu pertsonalak babesteko bermea

GUFE-k isilpekotasun zorrotza bermatzen du erabiltzaileek ematen dituzten datuak hartu eta erabiltzean. Halaber, datu pertsonalak babesteko legeak ezartzen dituen segurtasun-neurriak hartu dira, eta eskura dauden bitarteko eta baliabide tekniko guztiak jarri dira emandako datu pertsonal horiek galdu, gaizki erabili, aldatu edo lapurtu ez daitezen, edo inor sar ez dadin baimenik gabe.

Jasotzen diren datu pertsonalak automatizatu, eta GUFE-k automatizatuta dituen fitxategietan sartuko dira. Erabiltzaileek ematen dituzten datuak, gainera, soilik erabiliko dira harpidetza-formularioan azaltzen diren xedeetarako.

Datu Pertsonalak Babesteko 1999ko abenduaren 13ko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, bizkaia.eus-en izena ematen duen erabiltzaileak une oro izango du datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu eta baliogabetzeko eskubidea. Betiere, aipatu legean, hori garatzen duten gainerako arauetan eta Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legean ezarritako baldintzak jarraituz (34/2002 legea, uztailaren 11koa).

GUFE-k baliabide teknikoak eskainiko dizkie erregistratuta dauden erabiltzaileei, datu pertsonalak eman baino lehen, Datu Pertsonalak Babesteko Politikari buruzko oharra edo garrantzizko beste edozein informazio irakur dezaten. Horrela, erabiltzaileak irakurritakoarekin ados badaude baimena eman eta GUFEK-k euren datu pertsonalak automatizatu egingo ditu.

Gora

© 2024 GUFE