EPE - Finkatzeko prozesuak

Zer da finkatzeko prozesua?

Finkatze prozesua administrazio publikoan behin-behinekotasuna murrizteko helburua duen EPEa da. Horrela, merezimenduetan oinarritutako puntu sistema baten bidez (hau da, lehiaketa bat), langile finko izateko plazak irekiko dira.

Nori zuzenduta dago?

Lehia irekiko prozesu bat da, hortaz, edonork har dezake parte. Nolanahi ere, kontuan hartu behar da merezimenduen lehiaketa baten bidez eskuratuko direla plazak, besteak beste, administrazio publikoan emandako zerbitzuak edo esperientzia, eskuratu nahi den kategorian, edo prestakuntza.

Prozesuaren faseak

Jarri martxan eta zure izapidea abiarazi.

  • Zure eskaera izapidetzeko bete galdetegia online (egoitza elektronikoaren bitartez).

  • Zure kabuz egin dezakezu edota aurrez aurre, aldez aurretik hitzordua online edo telefonoz eskatu ostean, Ugaskon, eskaera egiteko laguntza emateko egokitutako lokalean.

  • Laguntzarekin izapidetuko baduzu, gogoratu honako dokumentu hauek ekarri beharko dituzula:

    • - Zure NANa, pasaportea edo gidabaimena, laguntza emango dizuten langileen aurrean identifikatu ahal izateko

    • - Beharrezko dokumentazioa dagokion moduan beteta (IZAPIDETZEKO MODUAK atalean ikusi)

    • - Identifikazio elektronikorako erabilitako bitartekoaren gakoak (Bak, adibidez)

    • - Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria

  • Eskaerak jasotzeko epea BOEen argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da eta hogei (20) egun natural beranduago amaituko da.

Izapidetzeko moduak

Jakinarazpenak jasotzeko komunikazio kanalak.

Jakinarazpenak jasotzeko komunikazio kanalak.

Izapidetzeko moduak

Prozesua online izapidetzearen abantailak

  • Denbora aurreztu eta itxarotea saihestu. Gogoratu beharrezko dokumentuak prest eta eskura izan behar dituzula.
  • Galdetegia eskuragarri egongo da interneterako konexioa duen edozein gailutan edo ordenagailutan.
  • Identifikazio elektronikoa behar izango duzu: guk Bak gomendatzen dizugu.

Identifikazio elektronikoari buruzko informazio gehiago

aurrez aurreko online izapidea

  • Aldez aurretik hitzordua eskatu behar da.

    Aldez aurreko hitzordua eskatzeko telefonoa: 94 608 2250 Eskatu aldez aurreko hitzordua online

  • Zure eskabidea entregatzera edo norbaitek zure izenean betetzera joaten zarenean, beharrezko dokumentazio guztia eduki behar duzu.

    Ikusi dokumentazioaren zerrenda

  • Aldez aurreko hitzordua eskatu eta dokumentazioa prest duzunean, etor zaitez izapidea online pausoz pauso egiten laguntzeko gaitutako bulegora.

  • Bulegoaren ordutegia: 9:00etatik 17:00etara.

BULEGOAREN HELBIDEA

BILBAO

Helbidea:
C/ Ugasko nº1 - Galería Comercial - local nº 12

Bulegoen mapa

Galería de Imágenes

Plazen zerrenda

Abian dauden finkatze prozesuen plazak kontsultatu hemen.

Plaza bakoitzak bere izapidea du, Egoitza Elektronikoan online izapidea abiarazi nahi duzun plaza aukeratu.

Gogoratu hemen duzula izapidea online egiteko informazio guztia

Zalantzarik baduzu? Hemen dituzu ohikoenak

Jarri gurekin harremanetan

  • Prozesuari buruzko kontsultak eta zalantzak

    Telefonoa

    94 608 2250

    Eskaera aurkeztu, dokumentazioarei buruzko kontsultak, zalantzak argitu, Bak-i buruzko zalantzak, Bakq…

    Ordutegia:

    astelehenetik ostiralera, 08:30etik 19:00etara

  • GORABEHERA INFORMATIKOAK

    Telefonoa

    94 608 3566

    Eskaera online izapidetzean izandako gorabehera informatikoak kontsultatu.

    Ordutegia:

    astelehenetik ostiralera, 07:30etik 19:00etara.