Gufeko zentroen erabiltzaileak
Zeintzuk dira haien eskubideak?
Gufeko erabiltzaileek eskubide hauek dituzte:
1. Tratu duina |
Erabiltzaileak ez dira diskriminatuak izango sexua, arraza, erlijioa, ideologia edo beste gorabehera pertsonal edo sozialengatik. |
2. Nor bera izan |
Gufek bakoitzaren ezaugarriak eta beharrak errespetatuko ditu. |
3. Pribatutasuna eta intimitatea gorde |
|
4. Datu pertsonalak konfidentzialak izango dira |
Erabiltzaileen datuak legearen arabera babestuko dira. |
5. Arreta osoa jaso |
Beren ongizaterako behar duten guztia eskainiko die Gufek.Arreta jarraitua eta pertsonalizatua izango da.Bere beharrak ebaluatu ondoren,erabiltzaile bakoitzak arreta plan indibiduala izango du. Arreta planean erabiltzailearen parte hartzea eta sare naturaleko zaintzaileena kontuan izango da. |
6. Zentroko beren egoerari buruzko informazioa jaso, ahoz eta idatziz |
Informazioa ulergarria izango da. Erabiltzaileak informazioa ulertu ezin badu legezko ordezkariari emango zaio. |
7. Leku eroso eta atseginean bizi |
Higienea, elikadura eta segurtasuna egokiak izango dira. |
8. Autonomia |
Erabiltzaileak beren buruaren jabe dira jarduteko eta pentsatzeko eta kalkulatutako arriskuak ere hartu ahal izango dituzte.
|
9. Harreman sozialei eta pertsonalei eutsi |
Erabiltzaileek familiarekin eta inguruarekin dituzten harremanak bultzatuko dira, bisita erregimena ahalik eta zabalena izango da. Eskura izango dituzte komunikabideak eta kultur ekintzak; harremanak bultzatzeko eta denbora pasarako jarduerak egiteko aukera ere izango dute. |
10. Zentroko antolamenduan eta funtzionamenduan parte hartu |
Erabiltzaileek eta legezko ordezkariek erreklamazio, kexa edo iradokizunak nola aurkeztu jakingo dute. Era berean erantzuna jasotzeko eskubidea dute.
|
11. Kalitatezko zerbitzuak jaso |
Eta horiek modu egokian funtzionatuko dute. |
12. Zentroko zerbitzuak erabiltzeari utzi |
Erabiltzaileak nahi duen momentuan. |
13. Beren eskubideak ezagutu eta defendatu |
Eskubideen defentsarako konfiantzazko norbait izendatu ahal dute. Dena den, Gufek ziurtatuko du hemen bildutako eskubideak betetzen direla.
|