Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Korporazio informazioa

Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak

Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak

Zer da iradokizuna?

Arlo batean hobetzeko proposamena:

  • antolaketa
  • funtzionamendua
  • praktika profesionalak
 

Zer da kexa?

Pertsona batek desadostasuna adierazteko era,

uste badu jardunbide zehatz batek eskubideak

zuzenean edo zeharka kaltetzen dituela.

Kexaren bidez, arazoa konponduta geratzea nahi da,

baina ez da eskatzen eginiko kaltearen ordainik.

 

Zer da erreklamazioa?

Pertsona batek desadostasuna adierazteko era, uste badu

jardunbide zehatz batek kaltea sortzen duela.

Erreklamazioa egiten denean kalte-ordaina jasotzeko eskubidea aldarrikatzen da.

 

 

Nola aurkeztu Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak?

 
Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak aurkezteko orri bat dago.  

Nork ahal ditu aurkeztu?

  • Gure zentroetako erabiltzaileek
  • Bisitariek edo laguntzaileek
  • Gure zentroetako profesionalek
 

Nora zuzenduko ditugu?

Erabiltzailearentzako Arreta Unitatera (EAU).

Unitate honek Kexak eta Erreklamazioak

gehienez ere 30 asteguneko epean,

idatziz, erantzungo ditu.

 

Nola bidali Iradokizun, Kexa eta Erreklamazio orria?

1.   Iradokizunen gutunontzia:

Gutunontziak zentroetan daude.

Egunero zabaltzen dira

eta barruan dagoena EAUra bidaltzen da.

2.   Posta:

-      Iradokizuna, Kexa edo Erreklamazioa dagokion zentroaren helbidera.

-      Erabiltzailearentzako Arreta Unitatearen helbidera:

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

Ugasko Bidea, 45 Bis

48014 – Bilbao

3. Posta elektronikoz: gufe.iradokizunak@bizkaia.eus

4.   Faxez: 94 406 76 55

Buzoia 

Erabiltzailearentzako Arreta Unitatea – Telefonoa: 94 406 61 94

 

 

 

Gora

© 2025 GUFE