Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Korporazio informazioa

Helburua - Ikuskera - Balioak

Helburua

Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailari (GESari) atxikitako zuzenbide publikoko erakunde autonomoa da.

Haren helburua da GESak gomendiotan emandako pertsona guztiei arreta integrala eta pertsonalizatua ematea, batez ere beharrizan konplexuak dituzten pertsonei. Horretarako, zerbitzu eta gizarte-baliabide berezi eta kalitatezkoak ematen eta bermatzen ditu erabiltzaileei eta beren familiei bizitza duina izaten laguntzeko. Modu horretan, haien eskubideak erabiltzearen eta ahalmenak garatzearen aldeko ingurunea sustatzen da.

Horrenbestez, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko bidea da. Horretarako, erantzukizun sozialeko eta lurralde-aberastasuneko motor gisa lan egiten du, eta Bizkaiko gizartearen garapen integrala, bidezkoa, solidarioa eta jasangarria sustatzen du.

Ikuskera

GUFEk zerbitzu berritzaileak, kalitatezkoak eta erantsitako balio handikoak eskaini nahi ditu, bai gizarte arloan, bai ekonomikoan. Horretarako, eredu iraunkorra erabiliko da.

Hauek dira gure helburuak:

Balioak 

 

 

Gora

© 2024 GUFE