Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Herritarren arreta

Iradokizun, kexa eta erreklamazioen prozedura

Iradokizunak, kexak edo erreklamazioak aurkezteko prozedura

Parte hartzeko bide hau gure zentro eta zerbitzuen erabiltzaileei eta haietan sar daitekeen pertsona orori zabalik dago, bai bisitari edo laguntzaile gisa, bai langile gisa.

Iradokizun, kexa eta erreklamazio guztiak Erabiltzailearentzako Arreta Unitateari (EAU) bidali behar zaizkio. Kexak eta erreklamazioa gehienez ere 30 asteguneko epean erantzungo dira.

Iradokizuna: Zerbitzu baten zuzkidura, prozedurak, antolaketa, funtzionamendua edo praktika profesionalak nolabait aldatzeko egiten diren proposamenak, betiere zerbitzua hobetzeko helburuarekin.

Kexa: Jarduera jakin batekin ezadostasuna, idatziz, jarduera horrek kalte zehatz bat sortu duelako, kexaren xedeak bere eskubideak zuzenean edo zeharka kaltetzen dituela uste delako. Kexaren bidez, arazoa aurrerantzean konponduta geratzea nahi da, baina ez da eskatzen eginiko kaltea konpontzeko.

Erreklamazioa: Jarduera jakin batekin ezadostasuna, idatziz, jarduera horrek kalte zehatz bat sortu duelako. Kalte-ordainak jasotzeko eskubidea aldarrikatzen da.

Hauek aurkezteko, Iradokizun, kexa eta erreklamazioen orria dago. Bide hauen bitartez tramita daiteke:

  1. Iradokizunen gutunontzietan.Zentroetan jarri behar dira, leku ikusgarrietan. Gutunontziak egunero irekiko dira eta barruan dauden idazkiak Erabiltzaileei Arreta emateko Unitateari bidaliko zaizkio.
  2. Postaz. Iradokizuna, kexa edo erreklamazioa dagokion zentroari bidali ahal zaio orria, edo bestela, Erabiltzaileei Arreta emateko Unitateari zuzenean, helbide honetara:
    Gizarte Urgazpeneko Foru Erakundea.
    Erabiltzailearentzako Arreta Unitatea
    Ugasko Bidea 5, bis
    48014 - Bilbao
  3. Posta elektronikoz: gufe.iradokizunak@bizkaia.eus
  4. Faxez. Hona bidali daiteke: 94 406 76 55

Erabiltzailearentzako Arreta Unitatea - Telefonoa: 94 406 61 94

 

 

 

Ikusi informazio hau Irakurketa Errazean

Gora

© 2023 GUFE