Gufeko zentroetako erabiltzaileak
Zeintzuk dira haien betebeharrak?
Gufeko erabiltzaileek betebehar hauek dituzte:
1. Zentroko arauak eta aginduak ezagutu eta bete. |
2. Zentro barruan elkarbizitza arauak bete. |
3. Zentroko profesionalak, beste erabiltzaileak eta horien laguntzaileak errespetu guztiz tratatu.
|
4. Instalazioak zaindu eta modu egokian erabili. Zentroa bizitzeko leku erosoa izan dadin lagundu.
|
5. Egiazko eta beharrezko informazioa eman beren betebeharrak ebaluatzeko eta horrela arreta plan indibiduala egiteko.
|
6. Beren arreta plan indibiduala egiten lagundu. |
7. Zerbitzu bat jasotzeko datak eta orduak errespetatu. Agertu ezin badira aurretiaz abisatuko dute.
|
8. Zerbitzuen zenbatekoa zuzen ordaindu. |