Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Udalostek 25. urteurrena ospatu zuen

2016/02/29

Zentroa 1991. urtean zabaldu zen Bilboko Cristo kalean.

Ospakizunean Isabel Sanchez-Robles Gizarte Ekintzako foru diputatua izan zen. Erabiltzaileek, familia eta lagunekin batera, eta zentroko lehengo eta oraingo profesionalek ere, parte hartu zuten.

Hainbat jarduera antolatu ziren; horien artean, erabiltzaileak protagonista zituen filme bat. Dokumental bat ere jarri zuten, zentroaren 25 urteko ibilbidea argazki eta elkarrizketen bidez laburbiltzen zuena.

Familientzako luncha DJ Luis Carlos del Pozoren musikak girotu zuen.

Arratsaldean, festa bukatzeko egin zen txokolate-janera, erabiltzaileen lagunak etorri ziren.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE