2023/12/13
Bizkaiko Foru Aldundiak, eguerdian, Bilboko Euskalduna Jauregian entregatu ditu aurten bigarren edizioa betetzen duten iraupen luzeko zainketak pertsonalizatzeko praktika egokien aitorpenak. Saritutako erakundeak hauek izan dira: Galdakaoko San Andres egoitza (Antepeya 2022 SL), Argia Fundazioa/Fundación Argia, Zornotzako Nafarroa eguneko udal-zentroa, EtxeTIC-UTE Barritic zerbitzua, Portugaleteko Etxeder egoitza eta Bilboko Ercilla egoitzako eguneko zentroa.
Halaber, epaimahaiak aipamen bereziak egin dizkie GUFEko Gallartako egoitzak, Sestaoko Juan Ellacuria Larrauri udal-egoitzak, Bilboko Etxaniz eguneko zentroak (Igurco Servicios Sociosanitarios SL) eta Getxoko Sagrado Corazón udal-egoitzak zainketak pertsonalizatzeko egindako jardunbide egokiei.
Aitorpenak jasotzeko 26 hautagai aurkeztu dira, guztiak ere adinekoak nahiz ezinduak zaintzeko eremukoak. Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak sortutako aitorpenak dira, etxea, eguneko zentroetan edo Bizkaiko Lurralde Historikoko egoitza-zentroetan lan egiten duten erakundeen artean jardunbide egoiko horiek sustatzen, zabaltzen eta trukatzen laguntzeko.
Amaia Antxustegi Gizarte Ekintzako foru diputatuak, sariak emateko ardura izan duenak, eskerrak eman dizkie eta Bizkaia osoko txaloen berri eman die aintzatetsitako erakundeei, bai eta deialdian parte hartu duten hautagaiei ere; izan ere, haren esanetan "praktika eta zainketa-modu horiek, zorionez, gero eta erakunde eta profesional gehiago ari dira gauzatzen, laguntza-premia duten pertsonei arreta pertsonalizatuagoa emateko, haien duintasuna eta eskubideak aitortuz, haien interesak eta lehentasunak kontuan hartuz eta haien esku-hartze eraginkorra gogoan izanez". "Azken hamarkadetan, bizitza luzatzeko aukera eman digun sistema bat eraiki dugu, baina beharrezka da bizitza zabatlzea ere, Bizkaiko pertsona guztien bizi-proiektuak erabat garatzeko. Kolorez betetako bizitza ikusiko dugu, zuri-beltzeko dikotomiatik urrun, bizitzea merezi duen bizitza. Eta hori da egunez egun egiten duzuena, eta horregatik aitortzen zaizue Bizkaian babesa behar duten bizitza zabalagoa eta koloredunagoa egitea", adierazu du Amaia Antxustegik, sari hauen leloari men eginez.
Sariak jardunaldi publiko batean banatu dira, eta gizarte-ekintzako 200 profesional baino gehiago izan dira bertan, hala nola mendekotasun-egoeran dauden pertsonen eta desgaitasuna duten pertsonen zuzeneko arretako profesionalak, lanbide-elkargoak, eta arlo horretako aditu ezagunek parte hartu dute, besteak beste Bizkaiko Caritaseko Psikologiako doktore eta adinekoen eta zahartzearen arloko arduradunak, Deustuko Unibertsitateko irakasle Pilar Castrok eta Aspaldiko zerbitzu psikosozialeko eta Portugaleteko udal-zentroetako arduradun Álvaro Mosquerak. Javier Yanguasek egindako elkarrizketa ere proiektatu da. Psikologiako doktorea eta gerontologo ezaguna da Javier Yanguas eta Psikologiako katedradun emeritua eta Filosofia eta Letretako doktorea den Ramón Bayési egin dio elkarrizketa.