Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Bekoetxeren erabiltzaile ohien topaketa

2013/09/02

Uztailaren 10ean Bekoetxek topaketa bat antolatu zuen zentroaren erabiltzaile izandakoentzat.
 
 Guztira 70 pertsonari dei egin zitzaien topaketa horretara, hain zuzen  ere, sortu zenetik 10 urteko ibilbidean zentro horren erabiltzaile izan  zirenei.

Bekoetxen guztien oroitzapen polita dute eta berriro batzea gustatzen zaie elkarren berri izateko, azken urteetan zertan ibili diren eta gaur egun zer jarduera egiten duten jakiteko.

Hitzordura 15 lagun joan ziren eta elkarrekin  gustura egon ziren antzinako esperientziak gogoratzen. Haietako hamar babestutako lan zentroetan daude, bat hirugarren adinekoen eguneko zentro batean dago,  beste bat egoitza baliabide batean dago eta hiruk ez dute baliabide egituraturik erabiltzen.

Haiei guztiei eta  senideei eskerrak eman nahi dizkie Bekoetxe eguneko zentroak, hain une atseginak eskaintzearren. 

Itzuli

© 2023 GUFE