Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegik ederto gozatu du uda askotariko jarduera-programarekin

2023/10/16

Uda-sasoia dibertimenduz eta ikaskuntzaz beterik egon da Zumelegiko neska-mutilentzat.

Uda honetan zehar hainbat irteera eta esperientziaz gozatu ahal izan dute. Horri esker, leku berriak ezagutu dituzte, baita ingurune naturalez gozatzeko eta beren trebetasunak garatu ere.

Txango aipagarrienetako bat Bermeora egindako bisita izan zen. Xarma handiko kostako herria denez, bertan portutik paseatzeko aukera izan zuten.

Beste irteera dibertigarri bat Landa urtegirakoa izan zen. Naturgune ezin hobea delako paisaiaz gozatu eta beroaz freskatzeko. Gainera, piknik bat egin zuten aire zabalean eta jolas ugaritan aritu ziren.

Atxondoko igerilekuak ere aukeratu zituzten, udako egun ahaztezin bat igarotze aldera. Bertan aukera ederra izan zuten bainatu, eguzkia hartu eta naturaz inguratutako ingurune lasai batean erlaxatzeko.

Azkenik, Bilboko jaiek amaiera bikaina eman zioten abenturaz beteriko uda-sasoiari. Bat egin zuten hiriko alaitasun eta jai giroarekin, eta kontzertuez, su artifizialez, barrakez eta erraldoi eta buruhandiez gozatu zuten.

Orain, gogo handiz hasi dute udazkena, ilusioz beterik, asmo nagusia ikasten eta dibertitzen jarraitzea delako.

Itzuli

© 2025 GUFE