Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mendetasuna duten pertsonentzako egoitzen foru sareko egoitza-unitate soziosanitarioetara sartzeko araubidea ezartzen duen Dekretua argitaratu da

2012/06/19

Egoitza-unitate soziosanitarioak aldi baterako laguntza-baliabideak dira; autonomia funtzionala galdu duten pertsonei laguntza soziosanitarioa ematen diete, baldin eta dekretu honetan ezarritako premia soziala eta osasun-profila egiaztatzen badituzte. Gaitasun funtzionalak eta autonomia funtzionala hobetzea da zentroon helburua, eta, bizitzaren azken fasean dauden pertsonen kasuan, bizi kalitatea ahal dela hobetzea.

 

Zerbitzua ematea

Egoitza-unitateok, laguntza-zerbitzua emateko, honako zerbitzu hauek eduki behar dituzte, betiere: zerbitzu medikoa, erizaintza-zerbitzua egun osoan (24 orduetan), fisioterapia-zerbitzua, terapia okupazionaleko zerbitzua, laguntza psikologikoa emateko zerbitzua eta laguntza espirituala emateko zerbitzua.

 Egoitza-unitate soziosanitarioak erabiltzen dituzten pertsonen ezaugarriak

Honakoentzat dira bereziki egoitza-unitate soziosanitarioak: zailtasun txikiko zainketa sanitarioak behar dituzten pertsonak, haien gizarte- edo familia-egoera dela-eta ezin bada ikuskatu eta bermatu zainketa horiek beren etxeetan behar bezala egiten direla. Honako hauek dira zailtasun txikiko zainketa sanitarioak: osasun-zerbitzuaren arabera, gaixoaren etxean edo egoitzan egin daitezkeenak, dela modu autonomoan, dela profesional baten laguntza puntualaz (ez jarraituaz).

Egonaldi mota eta egonaldiaren gehienezko iraupena

Egoitza-unitate soziosanitarioen erabiltzaileei aldi baterako egonaldia dagokie; egonaldi hori gehienez ere 6 hilabetekoa izango da, Ebaluazio eta Orientazio Soziosanitarioa Egiteko Batzorde Teknikoak aparteko kasuetan berariazko baimena ematen ez badu.

 Erabiltzailea

Egoitza-unitate soziosanitarioen erabiltzaileak, aldi baterako laguntza behar izateaz gainera, honako baldintza hauek bete behar ditu:

1. Hamazortzi (18) urte beteta eduki behar ditu eskaera aurkezten denean.

2. Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea eduki behar du. Europar Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea ez eduki arren, Espainiako Estatuan legezko egoitza dutenek ere erabil dezakete foru zerbitzu hau, aldi baterako egonaldia egiteko. Nolanahi ere, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden errefuxiatuek eta aberrigabeek zerbitzu hau jaso dezakete.

3. Bizkaiko Lurralde Historikoan erroldatuta egotea eskabidea aurkezten denean. Erabiltzaileak aseguramendu sanitario publikoa eduki behar du. Aseguru pribatua bakarrik duten pertsonen kasuan edo egonaldia ordaintzea beste erakunde bati dagokionean, aseguru-enpresak finantzatuko du laguntza sanitarioa.

Testu hau Dekretuaren laburpena da. Informazio gehiago jasotzeko kontsultatu agiri osoa.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta