Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak 2012rako helburuak finkatu ditu

2012/03/01

Erakunde arteko koordinazioa eta etxeko asistentzia izango dira jarduera-ardatz nagusiak.

 

Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseilua da Euskadin osasun-sistema eta gizarte zerbitzuak koordinatzen dituen goi-organoa. Kontseilua osatzen duten instituzioen 2011ko emaitzen balantzeak eta 2012rako helburuak onetsi zituen pasa den otsailaren 21ean egindako bileran.

Finkatutako helburuen artean, erakunde arteko koordinazioa bultzatzea, baliabideak hobeto kudea daitezen, eta etxeko asistentzia garatzen jarraitzea, nabarmenetarikoak izan dira.

Era berean, bileran aurkeztu dira behar soziosanitarioen azterketa eta gaixotasun arraroen eremuan jarduteko proposamenak eta Euskal Kontseilu Soziosanitarioaren Batzorde Iraunkorra eratzeko akordioa.

Arreta Soziosanitarioaren Euskal Kontseiluak arreta sanitarioa eta soziala koordinatzearen arduraduna da. Kontseilua osatzen dute Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, hiru foru aldundiek , eta EUDEL-Euskal udalen Elkarteak. Hau da egin duen lehenengo bilera 2011ko maiatzean kontseiluaren funtzioak, osaketa, eta funtzionamendua arautzeko dekretua onetsi zenetik.

Itzuli

© 2019 GUFE

Ulerturta