2018/03/27
San Mameseko tourrean museoa ezagutu zuten. Bertan, Athleticen historiaren berri jaso zuten bere objektuen eta protagonisten bidez.
Bisita osatzeko, ibilbide gidatu bat egin zuten zelaiaren barrunbeetan zehar, lau geltokitan banatuta: joko-zelaia, prentsa-aretoa, aldagelak eta Ohorezko Palkoa.
Emozioz beteriko une bat izan zen txangoan, bisitariak aldageletako tunel gorri hunkigarrian zehar zelaira joan zirenean.
Bisita gorri-zuria bukatzeko, aperitibo bat hartu zuten estadioaren kafetegi berrian.