Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegik hainbat txango antolatu ditu, eta “Eguen Zuria” ospatu du.

2019/03/12

Urtarrila eta otsaila bitartean, Zumelegik hainbat txango antolatu zituen kanpoan, eta “Eguen Zuria” ospatu zuen.

Txangoetako bat Gaztelugatxera izan zen, eta, bertan, ikuspegi ederrez gozatu zuten.

Beste irteera batean, eta eguraldi ona aprobetxatuz, Salburuako Parkera (Gasteiz) joan ziren. Salburuan, paseo eder bat eman zuten, eta atsedenaldirako astia ere izan zuten, eguzkiaz gozatzeko.

Azkenik, eta herriko tradizioarekin jarraituz, Eguen Zuria ospatu zuten. Elorrioko Eskola Publikoaren konpainian, Eguen Zuriko koplak abestu zituzten.  

Ikusi argazkiak 

 

Itzuli

© 2023 GUFE