Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Zumelegik ere «klika» egin du euskararen alde

2019/04/17

Pasa den apirilaren 13an, euskararen aldeko korrika Elorriora iritsi zen.

Lekukoa larunbat arratsaldeko lehen orduan sartu zen Elorrion, helmugarako bidean.

Zumelegi zentroko pertsonek parte hartu nahi izan zuten Korrikan, eta haren etorrerari babesa eman. «Klikla» leloa jarrita zuten peto batzuk prestatu zituzten, eta, ehunka pertsona lez, zapatilak jantzi zituzten euskararen aldeko Korrikaren zati bat korritzeko.

Eguraldi ona lagun, jende askok parte hartu zuen Korrikan, eta herriko plazan antolatutako ekitaldiez gozatu. Korrika igaro zen eguna, beraz, jai-egun berezia izan zen.

Ikusi argazkiak 

Itzuli

© 2023 GUFE