Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Ospakizuna Gallartan, erabiltzaile baten 100. urtebetzea

2017/10/10

Lola Ibaņezek 100. urtebetetzea ospatu zuen bere familia, lagun eta zentroko profesionalez inguratuta.

Data garrantzitsu honetarako, Zentroak harrera berezia antolatu zuen, eta bertan, hauek parte hartu zuten: Isabel Sanchez Roblesek, Gizarte Ekintza diputatuak; Teresa Albak, Gufeko gerenteak; eta Abanto-Zierbeneko Maite Etxebarria alkateak. Parte hartzeaz gain, opariak ere banatu zituzten.

Ondoren, lunch bat egon zen, eta Zentroko erabiltzaile zein profesionalek omendua zoriondu ahal izan zuten; baita berarekin hain egun berezia partekatu ere.

Amaitzeko, Zentroak bazkari berezia antolatu zuen. Bertan, Lola Ibañezek hurbiltzen zitzaizkion senide eta lagunen zorionak jaso zituen.

Ikusi argazkiak

Itzuli

© 2023 GUFE