Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatu du Bekoetxek.

2022/11/08

Bekoetxek, urtero bezala, Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna ospatu du. Dataren helburua da garuneko kaltea duten pertsonek eta haien familiek egunero bizi duten errealitatea ezagutaraztea.

Eguna ospatzeko, hainbat jarduera antolatu zituzten Europa parkean, hala nola txirrindularitza eta boleibol egokitua eta boccia txapelketa.

Azoka txiki bat ere prestatu zuten, zentroan egiten dituzten eskulanak ezagutarazteko asmoz.

Ez zen photocall bat falta izan; bertan, Eguna ospatzeko, esku bat buruan zutela argazkiak egin eta sare sozialetara igo zituzten.

Nabarmentzekoa da hainbat erabiltzailek Bekoetxera etortzeak zer ekartzen dien azaltzen duen bideoa. Ezin duzue galdu.

 


Itzuli

© 2024 GUFE