Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Lusak hainbat jarduera antolatu ditu uda ospatzeko

2023/08/17

Uda honetarako planetan zentroko jaiak eta jolasak sartu dira, baita kulturarekin eta aisiarekin lotutako hainbat txango ere.

Uztailean, handitasunez ospatu zituzten sanferminak; txupinazoa eta entzierroekin lotutako hainbat jolas antolatu zituzten.

Abuztuan, Bilboko Alondegia bisitatu zuten. Ibilbide bat egin zuten eraikinaren historia eta egungo proiektura iristeko egin duen bidea ezagutzeko. Liburutegia ere bisitatu zuten, eta, langileen laguntzarekin, hainbat komiki irakurri ahal izan zituzten. Amaitzeko, terraza bisitatu eta Bilboko bista ikusgarriez gozatu zuten.

Beste txango bat Enkarterriko Museora izan zen. Bisita gidatu horretan, Enkarterriko historiari, arteari eta tradizioei buruz ikasi zuten.

Itzuli

© 2024 GUFE