Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Mundakak oso egun berezia bizi izan du Athleticek San Mamesen jokatutako partidu batera joan denean

2024/02/12

Bizkaiko Foru Aldundiaren palkora gonbidatu zituzten.

Palkoan Alex Berenguer eta Iñigo Lekue Athleticeko jokalarirekin egon ziren, eta oso gertuko eta atseginak izan ziren beraiekin.

Gainera, David Latxaga GUFEko gerentea eta Luis Grasa Laguntza Zerbitzuetako zuzendaria ere izan ziren haiekin.

Partidara bertaratu zirenak oso ilusionatuta eta hunkituta agertu ziren euren talde gogokoena zuzenean ikusi eta futbolariak ezagutzeagatik. Argazkiak egin zituzten kirolarien ondoan, baita autografoak eskatu ere.

Esperientzia gogoangarria izan zen, eta asko gozatu zuten arratsalde alai hura; izan ere, gainera, Athleticek norgehiagoka irabazi zuen.

Itzuli

© 2024 GUFE