Aldundiaren Logoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea

GUFEren logoa

Errekalde Laguntza Zentroak IV. Euskal Jaia ospatu zuen

2016/06/14

Harri-jasoketa izan zen festaren gai nagusia. Hori dela eta, Joseba Ostolaza harri-jasotzailea, bere arreba Udane eta Ernesto Ezpeleta “Biurri” aizkokaria,izan ziren gonbidatuen artean.

Jai honetan, tortilla txapelketa egon zen, eta dibertsitate funtzionala duten pertsonentzako 10 foru zentroek parte hartu zuten, baita Errekalderekin harremana duen APNABIren zentro batek ere.

Isabel Sanchez Foru Diputatua, Teresa Alba Gufeko gerentea, Inmaculada Loroño Desgaitasuna duten pertsonentzako eta gizarteratzeko zerbitzuen Dibisioko burua eta Andoni Ayarza Athletic-eko jokalaria ohia izan ziren epaimahikideak, eta aurkeztutako tortilla gozoen artean banatu zituzten sariak.

Errekalde Laguntza Zentroan bizi direnek eskulanen tailerrean egindakoa zen sari gisa banatu zen harri-jasotzailearen buztinezko figura.

Parte hartu zuten 11 zentroetako 130 egoiliarrak, hauei laguntzen ari ziren profesionalak eta gainontzeko gonbidatuak, buru-belarri aritu ziren Gizarte Ekintza Sailak eta Gufek antolatutako ekintzetan. Ostolaza neba-arrebek harri-jasoketa erakusketa egin ondoren, festak jarraitu egin zuen trikitixa doinuekin, eta guztien artean dantzatu zuten txulalai dantza. Horrez gain, zentroen arteko txapelketa izan zen zenbait jokotan: arta-buru biltzea, ikatz botaketa eta sokatira.

Ikusi argazkiak 

Ikusi bideoak

Bizkaimediarekin lotura

Itzuli

© 2023 GUFE